2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdiak, babes zibileko laguntzailearen eta pintura eta hiri-altzari lanetako arduradunaren lanpostuak betetzeko
Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hauek onetsi ditu –biak 2016ko martxoaren 17koak–:
–Hiru izangai-zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia, babes zibileko laguntzaile lanpostua aldi baterako kontratu bidez betetzekoa, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
–Bi izangai-zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia, bat pintura eta hiri-altzari lanetako arduradun lanpostua aldi baterako kontratu bidez betetzekoa, eta bestea, prestakuntzarakoa, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Bi deialdien oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Aurrez Aurreko Harrera Bulegoan, Kondestablearen jauregian (Kale Nagusia 2, behea).
Iruñean, 2016ko martxoaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1603247