3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-150
Nafarroako Rural Kutxak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Nafarroako Rural Kutxa.
Xedea: hotel eta jatetxe bateko instalazioetako hondakin urak isurtzeko baimena.
Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.
Isurketa eginen den udal mugapea: Martzilla (Nafarroa).
Jatetxe-hoteletako urak arazteko instalazioak diseinaturik daude 400 ereduzko biztanleen karga kutsagarria tratatzeko. Lan horiek dira arbastatzea eta ponpaketa errotore-bahegailua erabiliz, olioen eta koipeen bereizketa eta tratamendu biologikoa, desnitrifikazioaren ondorioz sortzen baita, lohien tratamendu biologikoa, aireztapena eta bigarren dekantazioaren bidez, eta lohien birtziklapena..
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko otsailaren 26an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1602798