55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-115

Hormigones Oskia, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Hormigones Oskia, S.A.

Xedea: hormigoia freskoa egiteko lantegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Guliako erreka.

Isurketa eginen den udal mugapea: Arakil (Nafarroa).

Euri-uren jarioa, plantako azalera zolatuetatik datorrena, kamioak garbitzeko urak eta oragailuaren urak, urtean gehienez ere 150 m³-ko bolumena egiten dutenak, guztira 50 m³-ko edukiera duten 3 putzuko sistema batean tratatuko dira. Kamioiak erregaiz hornitzeko plataformatik datozen euri-urak, hidrokarburoak izan ditzaketenak, hidrokarburoen bereizgailu batean tratatuko dira; guztira 115 m³ inguruko bolumena dute urtean. Hondakin ur sanitarioen gehieneko bolumena 55 m³-koa da urtean; bi gelako hobi septikoan tratatuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko otsailaren 23an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1602621