55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-454

Adolfo Suescun Nietok honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Adolfo Suescun Nieto.

Xedea: aroztegi metaliko bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal mugapea: Larraga (Nafarroa).

Isurketak, gehienez ere, 100 m³ izanen ditu urtean, eta hobi septikoaren eta iragazki biologikoaren bidez araztuko da; ondoren, lurrean iragaziko da zanga batean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko otsailaren 24an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1602620