55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-111

Facilgas SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Facilgas SL.

Xedea: gasolindegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena, Burutainen.

Ibilgua: Ultzama ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Anue (Nafarroa).

Isurketak 80 m³-ko bolumena du gehienez ere urtean, eta langileen komunetako hondakin ur sanitarioena da; dekantazio eta iragazki biologikoaren bidez tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko otsailaren 22an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1602494