3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-P-621
Pedro Pérez Pérezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamendua 28 metroko sakonera duen putzu bat da, Ebro ibaiaren ezkerraldean, polizia-eremutik kanpo, El Soto alderdian (1. poligonoa, 25. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 5,5 ZP-koa, 3,95 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 3,0579 hektareako baratze bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, Cadreitako udal mugapeko 1. poligonoko 18., 19., 21., 22., 23., 24., 25. eta 29. lurzatietan (Nafarroa). Urtean 16.894 m³-ko bolumena hartuko da, eta batez besteko emari baliokidea 2,403 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko urtarrilaren 12an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1602464