3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-1029
José Javier Ortigosa Arrarásek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: José Javier Ortigosa Arrarás.
Xedea: etxebizitza bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena (Ipurutakogaina baserria).
Isurketa eginen den udal mugapea: Ilarregi-Ultzama (Nafarroa).
Etxeko uren isurketak, gehienez ere, 292 m³-ko bolumena du urtean; lurrean iragaziko da (16. poligonoa, 362. lurzatia), putzu baten bidez, hobi septiko aurrefabrikatutik pasarazi ondoren.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko otsailaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1602388