55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-1025

Viaria Aglomerado SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Viaria Aglomerado, S.L.

Xedea: asfalto aglomeratua egiteko lantegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Elortz ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Beriain (Nafarroa).

Isurketak 1.500 m³-ko gehieneko bolumena du urtean; konpartimentuak dituen hormigoi armatuzko sedimentazio-ganbera batean araztuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko otsailaren 16an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1602340