3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-S-747
Isidoro López de Zubiría Goicoecheak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Isidoro López de Zubiría Goicoechea.
Xedea: erabiltzen ez diren ibilgailuak zatikatzeko tailer eta garaje bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: izenik gabeko erreka (Arakil ibaia).
Isurketa eginen den udal mugapea: Arruazu (Nafarroa)-Lakuntza (Nafarroa).
Kutsatuta egon daitezkeen euri-uren jarioa bi isuritan banatuta dago, bakoitza 3.000 m³-koa urtean; hidrokarburoak bereizteko sisteman tratatzen dira, bakoitza bere aldetik. Hondakin ur sanitarioen gehieneko bolumena 40 m³-koa da urtean; iragazki biologikoa duen hobi septikoan tratatuko dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko otsailaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1602258