2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2016ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aguilar Kodeskoan, 2016ko martxoaren 8an.–Mankomunitateko burua, Francisco Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1602981