55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Erantzukizuneko aitorpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintzako jarduketak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Itzaga Mankomunitatearen batzarrak, 2016ko otsailaren 19an egin bilkuran, honako hau

ERABAKI ZUEN:

Hasiera batez onestea erantzukizuneko aitorpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintzako jarduketak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urrotz-Hirian, 2016ko martxoaren 9an.–Mankomunitateko burua, Pedro María Martínez Juango.

Iragarkiaren kodea: L1603021