55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2016. urteko plantilla organikoa

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2016. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2016ko urtarrilaren 26an.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuak

–Idazkaria.

Funtzionarioak:

–Gizarte-langile bat. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita hamalau koma hirurogeita hamahiru. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

–Gizarte-langile bat. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita hamalau koma hirurogeita hamahiru. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

–Hiru familia-langile, lanaldi osoan. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Lanpostuko osagarria: ehuneko zortzi koma hogeita hamabost. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, B1 idatziz).

–Gizarte-hezitzaile bat. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita hamalau koma hirurogeita hamahiru. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz). Egoera: hutsik.

Lan kontratudun finkoak:

–Administrari-ofizial bat. C maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Lanpostuko osagarria: ehuneko hamalau koma hogei. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz). Egoera: hutsik.

–Hiru familia-langile, lanaldi osoan. D maila. Mailako osagarria: ehuneko hamabi. Lanpostuko osagarria: ehuneko zortzi koma hogeita hamabost. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, B1 idatziz). Egoera: hutsik.

Langileen izen zerrenda

Funtzionarioak:

Alizia Sagaseta Irigoien, gizarte-langilea. B maila. Hirugarren gradua. Egungo egoera: lanean.

Jokin Apezetxea Azkarate, gizarte-langilea. B maila. Bigarren gradua. Egungo egoera: lanean.

M.ª Jose Sagartzazu Iguzkiagirre, familia-langilea. D maila. Bostgarren gradua. Egungo egoera: lanean.

Francisca Ramona Ordoki Ubiria, familia-langilea. D maila. Hirugarren gradua. Egungo egoera: eszedentzian.

Pilar Fagoaga Yanci, familia-langilea. D maila. Laugarren gradua. Egungo egoera: lanean.

Lan kontratatuak:

Badaude langile batzuk aldi baterako kontratatuak, baina Juntarentzat kontratudun finko bihurtu dira kontratuen iraupenarengatik (5/2006 Errege Lege Dekretua):

Sonia Salgado Ramos eta Ana M.ª Indaburu Irazoki, familia-langileak.

Lan-eskaintza publikoa

Lanpostua: gizarte-hezitzailea. B maila. Lanpostuko osagarria: ehuneko hogeita hamalau koma hirurogeita hamahiru. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena, hizkuntz eskakizunen ingurukoa (C1 ahoz eta idatziz).

Etxalarren, 2016ko martxoaren 18an.–Lehendakaria, Miguel María Irigoyen Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1603267