2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren (E.L.Z.) ordenantzako tasak 2016ko ekitaldirako. Behin betiko onespena
Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko abenduaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Etxeko Laguntza Zerbitzua (E.L.Z.) emateko 2016ko ekitaldiko tasak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean. (2016ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ekoa).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iraganik, espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
TARTEAK | EURO/ORDUA |
1 | LGSaren %60 arte | 0,64 |
2 | LGSaren %60tik %75era bitartekoak | 0,94 |
3 | LGSaren %75etik %90era bitartekoak | 1,36 |
4 | LGSaren %90etik %105era bitartekoak | 1,79 |
5 | LGSaren %105etik %120ra bitartekoak | 2,84 |
6 | LGSaren %120tik %135era bitartekoak | 4,00 |
7 | LGSaren %135etik %150era bitartekoak | 5,16 |
8 | LGSaren %150etik %165era bitartekoak | 6,31 |
9 | LGSaren %165etik %180ra bitartekoak | 7,36 |
10 | %180 baino gehiago | 8,41 |
Cadreitan, 2016ko martxoaren 7an.–Burua, Asunción Navarro Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L1602839