55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa borondatezko birzatiketa proiektuan. Hasierako onespena

Ultzamako Udaleko Alkatetzak, 2016ko martxoaren 1eko 33/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen “Auzako UE-S1 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua aldatzeko" proiektuaren espedientea. Jose Antonio Juanena Mutuberría, Severino Goya Echeverría, Margarita Urriza Ayerdi eta Sendatzailea, S.L. enpresa dira sustatzaileak. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 149tik 155era, 167tik 169ra, 76, 74, 81. artikuluek eta horiekin bat heldu direnek hala agintzen baitute. Espresuki aditzera ematen da jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ezik, espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Larraintzarren (Ultzama), 2016ko martxoaren 1ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1602847