55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2016ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Osagunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Sunbillan, 2016ko martxoaren 8an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1602878