2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Olorizko eta Untzueko udal bulegoetan (astearte eta ostegunez, 11:30etik 14:30era) tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Olorizko eta Untzueko udalerriak, eta Etxague, Mendibil, Soltxaga eta Olorizko kontzejuak.
Entitate tramitatzailea, titular guztien ordezkari: Olorizko udaletxea.
Oloritzen, 2016ko otsailaren 16an.–Alkate udalburua, Francisco Aoiz Aranguren.
Iragarkiaren kodea: L1602992