55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA. Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 18ko 15/2016 Foru Aginduaren laburpena. Horren bidez onesten da kirol klubei diru-laguntzak emateko deialdia, parte hartzen badute nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketetan.

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index. BDNS (identifikazioa): 301448.

15/2016 Foru Agindua, otsailaren 18koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da kirol klubei eta kirol klub filialei diru-laguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazio araubidean, baldin 2015eko urriaren 1etik 2016ko irailaren 30era bitartean parte hartzen badute nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta liga erregular ofizialetan, beste deialdi batzuetan jaso gabekoetan.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen arabera kirola herritarren eskubidea da, eta interes publikoko gizarte jarduera bat, laguntzen duena pertsonaren prestakuntza eta garapen integrala bultzatzen eta bizi kalitatea eta norbanakoen eta kolektiboaren ongizatea hobetzen. Gainera, elkarbizitza eta gizartearen kohesioa eta barne-lotura errazten ditu, osasun publikoa hobetzen du, eta garapen ekonomikoa sustatzen.

Egun Nafarroan indarra duen Kirol Plan Estrategikoan, Gobernuak 2009ko irailaren 7ko Erabakian onetsi, eta Nafarroako Parlamentuak 2010ean berretsi zuen horretan, Kirolari buruzko Legean aipatzen diren kirolaren berezko balioak jasotzen dira, heziketari eta bizi kalitateari dagokienez, eta Nafarroaren irudiaren proiekzioa eta kirol ekintzan parte hartzen duten eragile guztientzako jarduketa esparru baten sorkuntza azpimarratzen dira.

Bestalde, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntza guztien araubide juridiko orokorra Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarrita dago, eta bertan finkatzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, baita diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea ere.

Gobernuak 2015eko azaroaren 17an hartutako Erabakiaren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari baimena eman zitzaion kirol klubei eta kirol klub filialei diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdia tramitatzeko, baldin 2015eko urriaren 1etik 2016ko irailaren 30era bitartean parte hartzen badute nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta liga erregular ofizialetan, beste deialdi batzuetan jaso gabekoetan.

Klubek aipatu lehiaketetan parte hartzeagatik izaten dituzten gastuak partez ordaintzeko laguntza emateko tresna bat da 2016rako deialdi hau.

Iruñean, 2016ko otsailaren 18an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1602735