2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa puntuala Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan (ekipamendu jarduketa), UE 2.8 exekuzio unitateko 2. lurzatian. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko martxoaren 8an egin bilkuran, hau erabaki du:
1. Hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko aldaketa xehakatua (ekipamendu jarduketa), Noaingo 2. eremuko UE 2.8 exekuzio unitateko 2. lurzatian, Jesús Úriz Ruizek sustaturik.
2. Jakinaraztea Noaingo katastroko 1-710-4-7 erreferentziaren titularrari eta Noaingo nuestra Señora de Leuca karrikako 7-9ko jabeen elkarteari eta nuestra Señora de Leuca karrikako 1-3-5eko jabeen elkarteari.
3. Espedientea hilabetez jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan”.
Noain Elortzibarren, 2016ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1603013