2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Ordenantza fiskala, lizentziak emateko, hirigintzaren arloan kontroleko administrazio jarduerak egiteko, planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak tramitatzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena
Martzillako Udalak, 2015eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lizentziak emateko, hirigintzaren arloan kontroleko administrazio jarduerak egiteko, planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarkia 2015eko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Martzillan, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO, HIRIGINTZAREN ARLOAN KONTROLEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK EGITEKO, PLANEAMENDU OROKORREKO ETA GARAPENEKO TRESNAK NAHIZ KUDEAKETA ETA URBANIZAZIO TRESNAK TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zergapeko egintza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.
Zergapeko egintza da, halaber, kasuan kasuko udal jarduera teknikoa edo administratiboa, subjektu pasiboari era berezian ukipena edo onura egiten diona eta beharrezkoa dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean planeamendu orokorrari eta garapenari eta kudeaketari eta urbanizazioari dagokienez aurreikusitako tresnak tramitatzeko.
3. artikulua. Tasa eskatzen duten hirigintzako jarduketek aurretiazko lizentziaren menpeko egintzak dute xede, edo ondoko kontrolaren menpekoak, lizentzia eskatu beharrean aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Ordaindu beharra
4. artikulua. 1) Honako hauek daude salbuetsita tasak ordaintzetik obren lizentzia emateagatik edo erantzukizuneko aitorpenaren edo aurretiazko jakinarazpenaren menpeko obrak egindakoan kontrolatzeagatik:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.
b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Martzillako Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.
2) Tasa hauek direla medio Telefónica de España, S.A.U. enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.
5. artikulua. Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da edo, kasua bada, erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Planeamendu orokorreko eta garapeneko baliabideak eta kudeatu eta urbanizatzeko baliabideak tramitatzeko tasa espedientearen hasierako onespenarekin sortuko da.
Lizentzien eskatzaileek beren eskabideari uko egiten ahalko diote, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko, emandakoan legokiokeen tasaren %50 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak osorik ordaindu beharko dira.
Lizentzia eskatu beharrean aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan ez da ordaindu beharrik izanen baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola adierazten bada jardueraren geroko kontrolaren gaineko udal ebazpena eman aurretik.
Subjektu pasiboa
6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu, aitortu edo adierazten badute edo egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengatik eragina edo onura hartzen badute.
Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan.
Tarifak eta karga-tasak
7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Kudeaketa arauak
8. artikulua. 1) Zerga arloko administrazioak eginen du behin-behineko likidazioa.
9. artikulua. 1) Tasak tarifa finkoak ez badira, interesdunek aurkezten duten aurrekontuaren arabera zehaztuko da hasierako likidazioa, betiere dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsi badu, hura nahitaezko baldintza denean. Bestelakoetan, udal teknikariek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoaren kostu zenbatetsian oinarrituta.
2) Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatzen bada, eta horren aurrekontuak goiti egiten badu, behin Udal Administrazioak aldaketa onartu eta gero, zergaren likidazio osagarri bat onetsiko da, hasierako aurrekontuaren eta aldatuaren arteko aldea dela eta.
10. artikulua. 1) Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aitzina, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bestelako agiriak. Irekitzeko lizentziarik, erabilera aldatzekorik, lehen erabilerakorik edo bertze zenbait lizentzia bideratu behar izanez gero, agiri horiek kasuan kasuko lizentziarako eskaerarekin batera aurkezten ahalko dira.
2) Behin benetako kostua ezagututa, eta administrazioak egitekoa den egiaztapena eginik, tributu arloko administrazioak behin betiko likidazioa eginen du, dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.
Arau-hausteak eta zehapenak
11. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.
Azken Xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.
Xedapen indargabetzailea.–Indarrik gabe gelditzen da Ordenantza fiskala, lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena, 2003ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, maiatzaren 19an.
TARIFEN ERANSKINA
–Plan partzialak edo antolamendukoak, aldaketa partzialak edo bereziak, xehetasun azterlanak, lurzatiketak eta birzatiketak eta Arau Subsidiarioen aldaketa puntualak tramitatzea: espediente bakoitzeko 1.000 euro, gehi prentsan iragarkiak ateratzeko gastuak.
–Urbanizazio proiektuak, obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5.
–Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: 45,00 euro (Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie).
–Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22; gutxienekoa: 45,00 euro.
Obrak egindakoan kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan: 45,00 euro.
–Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 45,00 euro (Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie).
Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik
–Lizentziak, eraikinak lehen aldiz okupatzeagatik: 0,50 euro/m² eraikia (Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie).
Iragarkiaren kodea: L1602856