2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
U.C.-14 unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Alkatetzak martxoaren 7an eman 21/2016 Dekretuaren bidez, hasiera batean onetsi da xehetasun azterlana, Los Huertos kaleko 7. zenbakian (2. poligonoko 73. lurzatia) eta 9. zenbakian (2. poligonoko 72. lurzatia) dauden lurzatiei dagokiena, Fernando Oiza Redín eta Eduardo Urdiain Asensio arkitektoek prestatua, 2016ko otsaileko data daramana, elkargoaren ikus-onespenik ez duena eta Lodosako Udalean 502 sarrera zenbakia eman zitzaiona, 2016ko martxoaren 7an. Ana Botello Fernández eta Juana María Fernández de Manzanos Manerok sustatu dute, dauden etxebizitzak berritzeko hirigintzako baldintza berriak ezartzeko xedez, eraikina lurzatiaren barnean mugimendu eremu libre batean banatu ahal dadin, unitatearen esparru homogeneoan dauden lerrokadura eta okupazioen muga antzekoekin, Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 74. artikuluari dagokionez aurreikusitakoarekin bat. Ebazpen honen berri ematen zaie sustatzaileei eta jarduketak zuzenean ukitzen dituen lurzati bakarren titularrei, eta dokumentua eta espedientea, erregelamenduaren arabera, jendaurrean edukiko da hogei egunean, horretarako argitaratuz iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen, hori guztia Udalak osoko bilkuran behin betiko onespena eman aitzin, hura bidezko bada.
Lodosan, 2016ko martxoaren 7an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.
Iragarkiaren kodea: L1602870