55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2015eko ekitaldia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2016ko martxoaren 22tik 2016ko maiatzaren 16ra izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2016ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko martxoaren 22an kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2016ko martxoaren 9an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1603126