55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 2an emandako 118/2016 Ebazpenaren laburpena. Horren bidez Nafarroako unibertsitateen katedren proiektuetarako diru laguntzen 2016ko deialdia eta bere oinarriak onesten dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari buruzko 17.3.b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).BDNS (identifikazioa): 301953.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Nafarroan egoitza duten unibertsitate zentroak, haien katedrek garatutako proiektuetarako eskaerak aurkezten dituztenak: Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak Iruñean eta Tuteran dituen zentroek.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroako unibertsitateen katedrek garatutako proiektuak finantzatzea, helburu hauek indartzen laguntzen badute: unibertsitateen eta haien ingurune sozialaren arteko harremana, ezagutza eta prestakuntzaren hedapena edo gizartearen sentsibilizazioa deialdian zehazten diren eremuetan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6231/Subvencion-de-proyectos-realizados-por-las-catedras-de-las-universidades-navarras.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Katedra bakoitzerako laguntzaren gehieneko zenbatekoa 40.000 eurokoa izanen da. Gehieneko zenbateko hori proportzionalki murriztuko da katedra onuradunen kopurua 5etik gorakoa bada.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

30egun naturalekoa, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko martxoaren 2an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: F1602848