2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARAIOA
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.1 artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Udalak, 2016ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batean onestea Udalaren 2016. urterako plantilla organikoa.
2. Onetsitako plantilla jendaurrean edukitzea; Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
3. Erabaki horiek behin betikotzat joko dira inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.
Garaioan, 2016ko otsailaren 25ean.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.
Iragarkiaren kodea: L1602843