2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Etxauriko Udalak, 2015eko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa Udalaren 2015eko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Etxaurin, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
Iragarkiaren kodea: L1602862