2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Aldaketa Ollokilanda Plan Partzialean, M1.1, M1.2, M2 eta D1 lurzatiei dagokienez. Sustatzailea Laboratorios CINFA SA da. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ollokilanda Plan Partzialeko aldaketa, M1.1, M1.2, M2 eta D1 lurzatiei dagokienez. Sustatzailea Laboratorios CINFA SA da.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Esteribarren, 2016ko martxoaren 4an.–Alkate udalburua, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1602857