55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIA

2016ko aurrekontuan aldaketa egiteko I. espedientea. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko martxoaren 3ko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 23/1995 Foru Legearen 214.2. artikuluan 202.ari buruz ezarritakoa betez, eta aipatu Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2016ko martxoaren 8an.–Kontzejuko burua, M.ª Ángeles Zafra Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: L1602896