55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. 2015eko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 11n. Jendaurreko epea amaiturik, Udalak, 2016ko urtarrilaren 13ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen, erabateko gehiengoa zuela, behin betiko onestea. Hona hemen aurrekontuaren egitura laburtua, kapituluen arabera:

DIRU-SARRERAK:

KAP.

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENAK (euroak)

1

Zuzeneko zergak

978.905,96

2

Zeharkako zergak

97.300,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

400.145,00

4

Transferentzia arruntak

758.015,00

5

Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak

6.175,00

7

Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak

185.000,00

GUZTIRA

2.426.080,96

GASTUAK:

KAP.

IZENA

HASIERAKO AURREIKUSPENAK (euroak)

1

Langileria gastuak

525.646,40

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

1.128.035,00

3

Finantza gastuak

4.000,00

4

Transferentzia arruntak

346.259,92

6

Inbertsio errealak

207.139,64

7

Kapital transferentziak

10.000,00

9

Finantza-pasiboak

205.000,00

GUZTIRA

2.426.080,96

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta ohartarazi indarra hartuko duela ondorio ekonomikoak izanik 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Plantilla organikoaren behin betiko onespenaren kontra, hautara para daitezke, kasu bakoitzean aipatzen diren epeetan, argitalpen honen egunetik aitzina: Berraztertzeko errekurtsoa Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2016ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1603009