2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
2016. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ziraukiko Udalak, 2016ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ziraukin, 2016ko martxoaren 8an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldaraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1603006