2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
4. poligonoko 1089. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Ziraukiko Udalak, 2016ko otsailaren 24ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 4. poligonoko 1089. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Cubillas Zurbanok sustatua. Francisco M. Zuasti Elizondo eta Ramón Andueza Díaz arkitektoek prestatu dute agiria.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Ziraukin, 2016ko martxoaren 8an.–Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1602982