55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2016ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Berbintzanako Udalak, 2015eko abenduaren 29an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Berbintzanako Udalaren eta Musika Eskolaren 2016rako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez aurreikusiari jarraikiz, espedientea iragarki oholean eta 2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22koan, argitaratu eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta aipatu epean inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi den aurrekontua argitaratzen da laburturik.

GASTUAK:

–Eragiketa ez finantzarioak: 563.620 euro.

Eragiketa arruntak:

1.–Langileria gastuak: 330.855 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 170.520 euro.

3.–Finantza-gastuak: 3.135 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 30.030 euro.

5.–Kontingentzia funtsa: 0 euro.

–Kapital eragiketak: 29.080 euro.

6.–Inbertsio errealak: 29.080 euro.

7.–Kapital transferentziak: 0 euro.

–Eragiketa finantzarioak: 217.925 euro.

8.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 217.925 euro.

Guztira, 781.545 euro.

DIRU-SARRERAK:

–Eragiketa ez finantzarioak: 606.545 euro.

1.–Zuzeneko zergak: 171.900 euro.

2.–Zeharkako zergak: 11.200 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak: 46.948 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 322.437 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak: 29.060 euro.

–Kapital eragiketak: 25.000 euro.

6.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 25.000 euro.

–Eragiketa finantzarioak: 175.00 euro.

8.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9.–Finantza-pasiboak: 175.000 euro.

Guztira: 781.545 euro.

Musika Eskola erakunde autonomoa: jarduerarik gabe.

Berbintzanan, 2016ko otsailaren 22an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1602995