2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Aldaketa Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena
Arantzako Udalak, 2016ko martxoaren 4ko osoko bilkura arruntean, Arantzako Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuetako aldaketa hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen.
Honako hauek zehazki:
–Lurzoru urbanizaezinaren 17.3, 18 eta 19. artikuluak.
–Arantzako Hirigintzako araudi orokorraren 21. artikulua.
–Eraikuntzaren ordenantzaren 18, 21, 52, 53 eta 54. artikuluak.
Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 79.3 eta 74.1a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Metautenen, 2016ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.
Iragarkiaren kodea: L1603022