2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketa plantilla organikoan. Hasierako onespena
Agoizko Udalak 2016ko martxoaren 2an egindako bilkura arruntean, besteak beste erabaki zuen hasiera batean onestea Udaleko plantilla organikoaren aldaketa, honako honekin loturik: Udaleko funtzionario diren Andrés Aquerreta Apesteguía eta Iñaki Aróstegui Arlegui langileei lanaldiaren luzapeneko osagarria aitortzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantillako aldaketa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta aldi berean Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Agoitzen, 2016ko martxoaren 3an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1602837