2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Informazio Batzordeetako burutzak eskuordetzea
Datako egunean, Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du:
“Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan xedatua, alkateari baimena ematen diona bere eskudantzien erabilera bertze baten esku uzteko.
Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125. artikuluaren edukia, alkateari baimena ematen diona informazio batzorde guztietako egiazko burutza Udalbatzako edozein kideren esku uzteko, batzordeak berak proposaturik eta haren barrenean hautaketa egin ondoan.
EBATZI DUT:
1. Onartzea Antsoaingo Udaleko Herritarren Partaidetzaren Informazio Batzordeak, eta Kirol Instalazioak eta Udako Igerilekuak Aztertu eta Kudeatzeko Informazio Batzorde Bereziak egindako proposamenak, informazio batzorde bakoitzaren burutzak eskuordetzeko, informazio batzorde bakoitzean egindako hautapenaren ondoan.
2. Udal honetan eraturiko informazio batzordeetako egiazko burutza ondotik ematen diren zinegotzien esku uztea:
Herritarren Partaidetzarako Batzordea: María Olaiz Rodríguez.
Kirol Instalazioak eta Udako Igerilekuak Aztertu eta Kudeatzeko Batzorde Berezia: Ana Cristina Sada Urabayen.
3. Ebazpen hau jakinaraztea izendatuei, haren berri ematea Osoko Bilkurari egiten duen lehen bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”
Antsoainen, 2016ko martxoaren 8an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1602979