2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Aldaketa ordenantza fiskalean, Oibarko museoan (Casa de Aibar/Oibarko Etxea) eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, 2016ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Oibarko museoan (Casa de Aibar/Oibarko Etxea) eskatu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oibarren, 2016ko martxoaren 8an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L1602876