1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. IRAGARKIA. Gora jotzeko errekurtsoa, zaintzaile lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiaren aurka; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, martxoaren 30ean emandako 735/2015 Ebazpenaren bitartez, zaintzaile lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zuen (2015eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 9koa). Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Honako gora jotzeko errekurtsoak jarri dira: Raúl Artieda Cadena jaunak, zaintzaile lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdiaren aurka eta behin betiko emaitzen aurka (zerrenda bat aldi baterako kontrataziorako eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran); bestetik, Miren Josune Ocoidi Jiménez, María José González Rodríguez, María del Carmen Oteiza eta María Eugenia Oronoz Urriza andreek, behin betiko emaitzen aurka; eta Laura Chivite Ayala andreak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 4ko 14/2016 Ebazpenaren aurka, bertan izangaien zerrendak onesten baitira zaintzaile lanpostuetan aldi baterako aritzeko; horrenbestez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2016ko martxoaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1603178