2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
3/2015 aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena
Desoioko Udalak, 2015eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3. aldaketa Udalaren 2015eko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Desoion, 2016ko martxoaren 2an.–Alkatea, Asier Mancisidor Guerrero.
Iragarkiaren kodea: L1602660