2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena
Uxueko Udalak, 2015eko azaroaren 24an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Uxueko Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, onespen horren iragarkia 2015eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an, bai eta Uxueko Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325. artikuluan aginduen ondorioz, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da eranskinean, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Uxuen, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
ERANSKINA
–0 - 3.000: 30,00 euro.
–3.000 - 15.000: 60,00 euro.
–15.000 - 30.000: 108,00 euro.
–30.000 - 60.000: 145,00 euro.
–60.000 - 150.000: 180,00 euro.
–150.000 - 300.000: 250,00 euro.
–300.000 - 600.000: 360,00 euro.
–600tik aitzina: 360,00 euro.
Xehetasun azterlanak: 210,00 euro.
Hirigintzako kontsulten tramitazioa: 90,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L1602654