53. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Ordenantza, aisialdiko biltoki iraunkor zein aldi baterakoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Mendabiako udal mugapeko aisialdiko biltoki iraunkor zein aldi baterakoak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, martxoaren 2an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1602652