2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRASOAÑA
Pilotalekua arautzen duen udal ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena
Larrasoañako Kontzejuak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Pilotalekua arautzen duen udal ordenantza aldatzea.
Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an, eta jendaurrean egon bitartean zenbait alegazio aurkeztu ziren. Horiek ebatzita, Larrasoañako Kontzejuak, 2016ko otsailaren 25ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Pilotalekua arautzen duen ordenantzako aldaketa. Ordenantza horretan egindako aldaketa behin betikoz onetsi da eta xedatu osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatuari jarraikiz.
Larrasoañan, 2016ko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Argiloa Mangado González.
KONTZEJUKO PILOTALEKUAREN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
ATARIKO TITULUA
Xedea eta aplikazio eremua
1. artikulua. Ordenantza honek Larrasoañako Kontzejuaren pilotalekuaren erabilera komuna eta pribatiboa arautzea du helburu.
2. artikulua. Ordenantza hau instalazio horren erabiltzaile guztiei aplikatuko zaie, ohikoak izan ala noizbehinkakoak.
Kontzejuak antolatu edota hark lagundutako jarduerak egiten direnean, begirale baten ardurapean, Alkatetzak xedatutakoari jarraituko diote.
Ordenantza honen edukiaren berririk ez izanda ere bete beharra dago.
I. TITULUA
I. KAPITULUA
3. artikulua. Kudeatzeko modua.
Kontzejuak kudeatuko du pilotalekua zuzenean, bere langileen bitartez.
4. artikulua. Ordutegia.
Ordenantza honi loturik egonen da urte osoan garbiketa egiteko, baina gainerako arauetarako, udal aterpetxea zabalik dagoen epean soilik.
Erabiltzeko ordutegia: 08:30-20:30.
5. artikulua. Erabileraren kudeaketa.
Sarrera librea, erreserbaren kasuan izan ezik, lehentasuna izanen baitute erreserba egin ez dutenen gainean.
6. artikulua. Erreserbak.
Erroldatuek zein ez erroldatuek egin ditzakete.
Erreserba egiteko modua: Udal aterpetxera joatea edo 626 718 417 telefonora deituta.
Erreserba egiteko ordutegia: 12:30-20:30.
Erreserba bat egiteko modua: NANa aurkeztu beharko da, eta agiri hori berme gisa utzi beharko da jokoan aritzen den bitartean. Erreserbaren ordua bukatutakoan, beste erreserba bat egin daiteke (lehentasuna erroldatuta daudenentzat), edo bestela, NANa berreskuratu, giltza itzuli eta prezioa ordaindu ondoren.
7. artikulua. Subjektuak.
16 urtetik gorakoak (erroldatuek lehentasuna izanen dute).
10 urtetik beheitiko haurrek heldu bat beharko dute lagun, eta erabileran zehar edozer gertatzen bada, hura izanen da erantzule.
8. artikulua. Erabilera arauak.
–Edozeinek erabil dezake, baina erreserba egiten duenak izanen du lehentasuna. Erreserba egin ez duen batek okupatzen badu pilotalekua erreserba egin duena ailegatzen denean, hura okupatzen duenak alde eginen du segituan, eta erreserba egin duenari utziko dio tokia.
–Erreserbetan erroldatuek izanen dute lehentasuna.
–Ordenantza honetan ezarritako guztia bete beharko da.
–Urtearen gainerakoa: pilotalekua zabalik egonen da, eta bizilagun guztiek doakoa izanen dute hura erabiltzea.
–Garbi eduki beharko da, eta garbiketaren kostua ordainarazi dakioke hura okupatu eta garbitu ez duenari.
–Herriko bestetan, irailean, eta Eguberrietan, Kontzejuak beretako gordeko du pilotalekuaren erabilera programatzen ahal diren ekitaldiak egiteko.
9. artikulua. Prezioak.
1.–Erroldatuak: doako sarrera.
2.–Erroldatu gabeak: 10 euro orduko.
3.–Dutxak: 2 euro.
4.–Argindarra: 4 euro ordu bakoitzeko, pilotalekuaren heren bat; 8 euro ordu bakoitzeko, pilotalekuaren bi herenak; eta 12 euro ordu bakoitzeko pilotaleku osoa (erroldatuentzat zein erroldatu gabeentzat).
10. artikulua. Kontzejuaren administrazioari dagokio zainketa lana, ordenantza hau eta instalazioak gizalegez erabiltzeko bertzelako arauak betetzen direla bermatzeko.
11. artikulua. Kontzejuaren administrazioari dagokio ordenantza honetan biltzen den zehapen araubidearen aplikazioa.
II. TITULUA
Diziplina araubidea
I. KAPITULUA
Hutsegiteak
12. artikulua. Hona hemen hutsegite arinak:
a) Pilotalekua erabiltzea goian aipatutako kontrolerako lekuan jakinarazi eta erregistratu gabe, hilabeteko epean behin egitea.
b) Beste batzuek, aldez aurretik jakinarazi eta erregistratu gabe, pilotalekua erabiltzen uztea, hilabeteko epean behin egitea.
c) Instalazioetako zerbitzuak desegokiro erabiltzea.
d) Kontzejuari edo zinegotziei berehala ez ematea instalazioetan kausitzen diren kalte edo behar ez bezalakoen berri.
e) Erregistroan ezarritako ordutegia ez betetzea.
13. artikulua. Hona hemen hutsegite larriak:
a) Pilotalekua erabiltzea edo beste batzuek erabiltzen uztea, aurretik jakinarazi eta erregistratu gabe, hilabeteko epean behin baino gehiagotan.
b) Instalazioetan kalte larriak egitea.
c) Hutsegite arinak behin eta berriz egitea.
d) Hutsegite arinen ondoriozko zehapenak ez betetzea.
14. artikulua. Hona hemen hutsegite oso larriak:
a) Hutsegite larriak behin eta berriz egitea.
b) Instalazioetan oso kalte larriak egitea.
c) Hutsegite larrien ondoriozko zehapenak ez betetzea.
II. KAPITULUA
Zehapenak
15. artikulua. Ordenantza honetako edozein hutsegite egiteak bermea galtzea ekarriko du.
16. artikulua. Hutsegite arinak egiteak berekin ekarriko du pilotalekua erabiltzeko debekua, 1-4 asteko epean, eta pilotalekuko garbiketaz arduratzea, debekuan zehazten den epea bete arte.
17. artikulua. Hutsegite larriak egiteak berekin ekarriko du pilotalekua erabiltzeko debekua, 1-2 hilabeteko epean, eta pilotalekuko garbiketaz arduratzea, debekuan zehazten den epea bete arte, sortutako kalteak ordaintzea, horrelakorik balitz, eta 300 eurorainoko isuna ordaintzea.
18. artikulua. Hutsegite larriak egiteak berekin ekarriko du pilotalekua erabiltzeko debekua, 2-6 hilabeteko epean, eta pilotalekuko garbiketaz arduratzea, debekuan zehazten den epea bete arte, sortutako kalteak ordaintzea, horrelakorik balitz, eta 300 eurorainoko isuna ordaintzea.
Hutsegite oso larriengatik ezarritako zehapena ez betetzeak berekin ekarriko du Udalaren kirol instalazioetara sartzeko debekua, zenbat denborarako eta hutsegite oso larriaren zehapenean ezarritako denbora halako bi.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legearen 325.1c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Iragarkiaren kodea: L1602501