Iragarkia
53. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 17a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa ordenantzetan. Behin betiko onespena
Lizarrako Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 4., 6., 7. eta 10. udal ordenantzetako aldaketa (agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena; lizentziak eta hirigintzako beste jarduketa batzuk emateko tasak; ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menean ez dauden jardueretarako baimenak emateko tasak; eta ordezko betearazpen tasak eta betearazpen aginduenak). 2016ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketak behin betiko onetsi dira, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lizarran, 2016ko otsailaren 26an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
ORDENANTZA FISKALA
4. ORDENANTZA
ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz. (100. artikulua eta hurrengoak).
Zergapeko egintza
2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek eta agintariek administrazioko tramiteak egin, agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:
1. Planoen kopiak.
2. Ziurtagiriak.
3. Fotokopiak.
4. Arma txartelak.
5. Eskola garraiorako baimenak.
6. Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo tasapean berraztertzerakoan.
7. Agiriak konpultsatzea.
8. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
9. Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.
Sortzapena
3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.
Subjektu pasiboak
4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.
Tarifak
5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Diru-bilketarako arau bereziak ezartzen dira, hain juxtu ere hauek:
a) Ziurtagiriak luzatzeko tasak eskabidea egiten den unean berean ordaindu beharko zaizko Erregistroko arduradunari.
b) Agiri konpultsatuak egiteagatik, tasak horien departamentuan ordainduko dira, eskatzearekin batera. Departamentuak kontuen berri eman beharko du.
c) Arma txartelak tramitatzeko tasak Udaltzaingoaren bulegoetan ordaindu beharko dira.
d) Etxebizitzen deskalifikazioak eginez gero ordaindu beharko litzatekeen zenbatekoari buruzko kontsultak interesdunak aldez aurretik eskatuta eginen dira eta eranskinean azaltzen den diru kopurua gordailutan utzita; hura deskalifikazioagatik ordaindu beharreko zenbatekotik kenduko zaio. Deskalifikazioa egiten ez bada, ez da itzuliko berme gisa jarritako gordailua.
7. artikulua. Zirkulazioaren gaineko udal zerga Lizarrako Udalean ordaindu beharko da; Probintziako Trafiko Zuzendaritzan alta egin ahal izateko, behar-beharrezkoa izanen da ibilgailuaren titularra bertako Udalean erroldatzea.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Lizarrako planoak eta planoen kopiak.
–Planoen fotokopiak, metro lineal bakoitzeko: 1,50 euro.
–Lizarrako plano bakoitzeko: 2,00 euro.
II. epigrafea.–Ziurtagiriak.
–Ziurtagiriak, diligentziak, ediktuak etab. egiteagatik: 1,50 euro.
–Artxiboko ziurtagiriak egiteagatik: 4,00 euro.
–Katastroko orriak emateagatik: 1,50 euro.
–Lurzatiaren zedula bakoitzeko: 0,60 euro.
–Ordainagiriaren kopia bakoitza: euro 1,00.
Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia –eginbidetua edo ez– badoa, I, III eta IV. epigrafeetatik dagokion tasa ere eskatuko da.
III. epigrafea.–Fotokopiak.
–DIN A-4 fotokopiak: 0,10 euro.
–DIN A-3 fotokopiak: 0,15 euro.
–Artxibatutako dokumentazioaren fotokopiak: euro 1,00.
IV. epigrafea.–Konpultsak.
–Agirien konpultsak, orri bakoitzeko: 0,20 euro.
V. epigrafea.–Inprimakiak.
–Zirkulazioaren gaineko zergaren alten eta aldaketen inprimakiak: 0,25 euro.
VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
–Ordenantza bakoitza: 5,00 euro.
–Aurrekontu bakoitza: 5,00 euro.
–Informazioa CDetan: 5,00 euro.
–Informazioa disketeetan: 5,00 euro.
VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.
–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 44,11 euro.
VIII. epigrafea.–Udaltzaingoaren txostenak.
–Udaltzaingoak egindako txostenak: 74,38 euro.
IX. epigrafea.–Udalaren Bulego teknikoak txostenak ematea.
–Udal arkitektoak hirigintzari buruzko kontsultetan egindako txostenak: 75 euro.
–Gehitutako ordu bakoitzeko: 20 euro orduko.
X. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.
–Txartel bakoitza: 13,10 euro.
XI. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.
–Baimen bakoitzeko: 13,10 euro.
6. ORDENANTZA
ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zergapeko egintza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.
3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:
–Udal Hirigintzako Plana aldatzeko prozeduren tramitazioa, partikularrek eskaturik.
–Garapenaren planeamendurako baliabideak tramitatu eta aldatzea, partikularrek eskaturik.
–Birzatiketa proiektuak tramitatu eta aldatzea, partikularrek eskaturik.
–Urbanizazio proiektuak tramitatu eta aldatzea, partikularrek eskaturik.
–Hirigintzako lizentziak tramitatzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan ezarritakoak, baita behin-behineko lizentziak ere, eta emandakoak aldatzea.
–Jarduketa teknikoak eta administratiboak, subjektu pasiboaren aldez aurretik jakinarazitako hirigintzako jarduketaren eta deklaratutako baldintzen ondorengo kontrola egiteko, hirigintzari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzeko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189.ter artikuluari jarraituz.
Ordaindu beharra
4. artikulua. 1. Oro har, zerga ordaindu beharra sortzen da lizentzia ematen den unean edo erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztean, erantzukizuneko aitorpenaren edo aurretiazko komunikazioaren araubideari lotutako egintzak badira. Ez da tasarik sortuko Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edota Udalak lizentzia ematen ez badu, hura beharrezkoa denetan.
2. Hirigintzako Udal Planeko aldaketa tramitatzean eta garapenaren planeamenduaren tresnak, birzatiketa proiektuak eta urbanizazio tramitatu eta aldatzean, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. Tasa hauek ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, heredentzia banatugabeak, ondasun komunitateak eta Tributuei buruzko Lege Orokorreko 35. artikuluak aipatzen dituen gainerako entitateak, zerbitzuak eta lizentziak eskatu, sorrarazi eta haien onura izaten dutenean.
Tarifak eta karga-tasak
6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Kudeaketa arauak
7. artikulua. Lizentziaren titularrek uko egiten ahalko diote eskatutako obrak egiteari, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak osorik ordaindu beharko dira.
8. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek aldeko txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.
9. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.
10. artikulua. Erantzukizuneko aitorpenari edo aurretiazko komunikazioari lotutako egintzen kasuan, erantzukizuneko aitorpenaren agiriarekin batera, kasuan kasuko tasaren autolikidazioaren frogagiria aurkeztuko da.
11. artikulua. Ez dira tasaren zerga-oinarriaren zati izanen beste elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren beste batzuk ere.
Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industria mozkina salbu.
Ordenantza honen eranskinean erraten denaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako, interesdunek barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.
12. artikulua. Zuhaitzak botatzeko lizentzia emateko espedienteek, zuhaitzak eremu publikoan, erabilera publikoko lurretan edo udal jabarikoetan badaude, Lorategietako Zerbitzuaren txostena eduki beharko dute –balorazio ekonomikoa ekarriko duena–, baita ukiturik edo inplikaturik egon daitezkeen beste zerbitzu batzuenak ere, zenbatekoa eta kalte-ordaina kobratzeko ondorioetarako.
13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.
Arau-hausteak eta zehapenak
14. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko orotan, ordenantzan xedatutakoari jarraikiko zaio.
Hirigintzako txostenak
15. artikulua. Partikularrek sustaturiko edozein tramite administratiboren ondorioz eta baliabide egokiak ez izateagatik beharrezkoa denean kanpoko fakultatibo baten txostenak eskatzea, tramitearen sustatzaileari kobratuko zaio kasuan kasuko minuta.
Orobat, prentsan argitaratzea nahitaezkoa denean, eskatzaileei kobratuko zaie.
Zerbitzuen instalazioaren bermea
16. artikulua. Zerbitzu publikoak, zoladura eta/edo hiri altzariak aldatzea ekartzen duen edozein obra egitean, eska daiteke berme edo abal bat uzteko, udal zerbitzu teknikoek zehaztu beharrekoa.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.
Espedientea tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean sartutako lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 0,09 euro jarduketa eremuan sartutako azaleraren m² bakoitzeko.
II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.
Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.
III. epigrafea.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa.
Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %25 izanen dira.
IV. epigrafea.–Birzatiketen eta jabetzen zatiketen tramitazioa.
A) Espediente bakoitzari lizentzia emateari dagozkion tasak likidatuko dira banantzen den finkaren azaleraren arabera, banantze hori lurzatiketa, birzatiketa edo elkartzearen ondorioz bada, betiere ondoko tarifaren arabera:
–Jarduketa eremuan sartutako azaleraren m² bakoitzeko = 0,15 euro.
B) Birzatiketen aldaketen tramitazioa: Aplikatzeko tarifak IV-A) epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.
C) Hirigintzako aprobetxamenduen transferentziak tramitatu eta ebazteko tasak, zer lurzatiren aprobetxamendua tranferitzen den, haren balioaren arabera likidatuko dira, eta aplikatuko den karga-tasa %1,52 izanen da.
V. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.
Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta aplikatuko den karga-tasa %0,71 izanen da:
VI. epigrafea.–Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.
Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta tarifa hau izanen da: %0,71.
VII. epigrafea.–Erantzukizuneko aitorpenak, lizentziak, eraikitzeko, eraikinak eraisteko, bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako, iragartzeko errotuluak paratzeko eta arbolak botatzeko.
Tasak aurrekontuLizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako, eta horren guztiaren gainean %0,71 aplikatuko da.
VIII. epigrafea.–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak, erabileraren lizentziak edo obra akaberako ziurtagiriak.
Etxebizitza unitate bakoitzari dagokiona.
–Eraikin berriak: hiri unitate bakoitzeko. Etxebizitzarako: 199,36 euro.
–Zaharberritzeko, handitzeko eta egiturak berritzeko obrak, igogailuak: 139,66 euro.
–Erabileraren aldaketak, etxebizitzen sorrera: 132,57 euro.
–Udal arkitektoen ikustaldien ondoriozko txostena, hori behar duten erabakietan: 140,00 euro.
IX. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:
–I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa: 635,54 euro.
II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 635,54 euro.
III. epigrafea.–Antolamendurako planen aurrerapen edo aurreproiektuen tramitazioa: 635,54 euro.
–IV. epigrafea:
- A1. Banantzea edo batzea: 58,05 euro.
- A2. Birzatiketa: 635,54 euro.
- B. Birzatiketen aldaketa: 635,54 euro.
- C. Hirigintzako aprobetxamenduen eskualdaketak: 1.846,58 euro.
–V. epigrafea.–Urbanizazio proiektua: 1.333,57 euro.
–VI. epigrafea.–Obra-lizentzia eta erantzukizuneko aitorpenak: 33,69 euro.
–VII. epigrafea.–Eraikitzeko lizentziak: 33,36 euro.
X. epigrafea.–Gehieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeetan likidatzen diren tasak gehienez ere zenbateko hauetara iritsiko dira:
VI. epigrafea.–Obra lizentzia: 60.720 euro.
VII. epigrafea.–Eraikitzeko lizentziak: 60.720 euro.
II. ERANSKINA
Aurkeztu beharreko dokumentuak
1.–Oin berriko obrak:
A) Proiektu teknikoa:
–Mota guztietako eraikuntza eta instalazio obrak, eraikuntza berrikoak badira.
–Lehendik dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handitzeko obrak.
–Behin-behinekoz egindako obrak, Lurzoruari buruzko Legearen testu bateginaren 58. artikuluko 2. atalak aipatzen dituenak.
–Hirigintzako lurzatiketa.
–Lur-mugimenduak, hala nola zelaitu, lurrerauzi, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.
–Eraikinak botatzea, salbu eta berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.
–Aparkalekua, industria jarduerak, merkataritzakoak edo lanbidekoak edo zerbitzu publikoak edukitzeko lur azpiko obrak, edo lur azpian egiten den beste edozein obra.
–Zuhaitzen gaineko jarduketak, banaka edo taldeka izan, planeamenduak horri buruzko determinazio berariazkoak dakartzanean.
–Eta, oro har, proiektu teknikoak eskatzen dituzten egintzak, planak, arauak edo ordenantzak.
–Proiektua osatzen duten gutxieneko agirien artean, hirigintzako aprobetxamenduari buruzko azterlan bat aurkeztu beharko da. Agiri horretan, exekuzioaren, apainduraren edo erabilera aldatzearen proiektuak kontsumitutako aprobetxamenduak kalkulatuko dira, HAPOn ezarritakoari jarraituz.
–Proiektu tekniko guztiak euskarri kartografikoan eta euskarri informatikoan aurkeztu beharko dira. Bikoiztuta aurkeztuko dira, disketeetan, proiektua osatzen duten agiri guztiak. Agiri grafikoek Microstation edo Autocad programak izanen dituzte euskarri, eta idatzitako agiriek, berriz, Windows XP Profesional.
B) Aurrekontua planoekin:
–Finkak, orubeak eta abar ixtea.
C) Aurrekontua neurketa eta prezioekin:
–Gainerako obrak.
2.–Obrak dagoeneko altxatutako eraikuntzetan:
A) Proiektu teknikoa:
Honako hauek beharko dute proiektu teknikoa oro har:
–Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo eraberritzekoak.
–Lehendik dauden mota guztietako eraikin edo instalazioen kanpoko itxura funtsean aldatzeko obrak.
–Eraikinen barneko banaketa funtsean aldatzen duten obrak, edozein erabilera emanda ere.
Honako hauek dira xehakatuak:
- Estalkia:
- Indargarriak.
- Egituraren aldatze partziala edo osoa.
- Forjatua:
- Indargarriak, oro har.
- Habeak aldatzea.
- Forjatuen aldatze partziala edo osoa.
- Pilareak eta karga-hormak:
- Aldaketa.
- Eraberritzea.
- Ordezpena.
- Eskailerako arrapalak:
- Indargarriak.
- Berreraikitzeak.
- Aldaketak.
- Fatxadak:
- Baoak handitzea.
- Baoak ireki edo ixtea.
- Balkoiak ixtea.
- Fatxaden estaldurak eraberritzea.
- Instalazio orokorrak:
- Instalazio horiek eraberritzea.
- Berokuntzaren instalazio kolektiboa paratzea.
- Etxebizitzaren barrenak:
- Sukaldea eta bainugela tokiz aldatzea.
- Ez dagoen sukaldea, bainugela edo komuna paratzea.
- Etxebizitzaren erabateko birbanaketa.
- Birbanaketa, erabatekoa edo partziala izan, etxebizitzaz bestelako jarduera baterako.
- Berokuntzaren instalazio indibiduala, tximinia kanpoan edo etxesaileko patioan dagoela.
- Aire egokituaren instalazio kolektiboa, industriala edo merkataritzakoa.
- Beheko solairuko lokalak:
- Bainugela paratzea edo tokiz aldatzea.
- Akaberak, instalazioak aldatuta.
- Barrenaldea birbanatzea.
- Lokala handitzea.
- Lokala egokitzea beste jarduera baterako.
- Fatxadetako baoak aldatzea.
- Jarduera sailkatuak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa izanen da II. eranskin honetako 1. puntuan (oin berriko obrak), A) atalean (proiektu teknikoa) adierazitako bera.
B) Tasazio txostenak, zuzendaritza bere gain hartuta:
Txostenak eduki behar du:
–Memoriak, planoak eta aurrekontua.
Txostenarekin batera, zuzendaritzaren kontratua aurkeztu behar da.
- Estalkia:
- Hegalkina aldatzea.
- Habearteak aldatzea.
- Argi-zuloak irekitzea.
- Gapirioen ordezte puntuala.
- Konpresio-geruza egitea.
- Forjatuak:
- Gapirioen ordezte puntuala.
- Habeen sendotzea edo ordezte puntuala.
- Habearteak aldatzea.
- Konpresio-geruza egitea.
- Fatxadak:
- Balkoietako harlauzak berrosatzea.
- Baoen buruak ordeztea.
- Balkoietako harlauzak egitea.
- Etxebizitzen barrenak:
- Birbanaketa sukaldea eta/edo bainugela aldatu gabe.
C) Aurrekontua planoekin:
Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak: aurrekontua, egungo planoa eta eraberritutakoa, 1:50 eskalan, eta, kasua bada, sekzioa eta xehetasunak.
–Gela bat, sukaldea edo bainugela handitzea.
–Berokuntza indibiduala paratzea, barneko tximiniarekin edo etxesailekoa ez den patio batetik doan kanpokoarekin.
–Arotz-lanak ordeztea beheko solairuko lokaletan.
D) Aurrekontua neurketa eta prezioekin:
Aurrekoetan jasotzen ez diren gainerako obrak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa izanen da parte hartzen du(t)en ofizio(ar)en aurrekontua, kontu-sailen neurketekin, behar bezala sinatua. Kontu-sail horietan unitateen arabera aplikatuko da aurrekontua.
3.–Lizentziari lotuta ez dauden obra txikiak:
Honako hauek dira lizentzia eskaerarik behar ez duten obrak, etxebizitzetan badira eta obra handi baten ondoriozkoak ez badira:
–Barnealdea margotzea.
–Zoladurak itsastea obrarik ekarri gabe (moketak, parketak, kortxoa eta abar).
–Altzariak aldatzea.
–Osasunerako tresneriak aldatzea, txorrotak barne.
–Argiak eta mekanismoak aldatzea.
–Berogailuak aldatzea.
–Barneko arotz-lanak aldatzea.
–Leiho eta balkoietako beirak aldatzea.
–Antena paratzea, kablea ez badoa fatxadatik eta ez badakar obrarik.
–Etxeko lorezaintza.
7. ORDENANTZA
INGURUMENA BABESTE ALDERA KONTROLATU BEHARREKO JARDUERA SAILKATUETARAKO ETA JARDUERA KALTEGABEETARAKO ETA INGURUMENA BABESTEKO ESKU-HARTZEARI BURUZKO MARTXOAREN 22KO 4/2005 FORU LEGEAREN MENEAN EZ DAUDEN JARDUERETARAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza
“2. artikulua. 1. Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:
a) Jarduera lizentzia.
b) Jarduerarako lizentzia berrikustea.
c) Irekitzeko lizentzia.
d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.
e) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.
f) Handitzeak, birkalifikatzeak eta txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota alde batek eskaturik jardueraren titulartasunaren datuak aldatu direlako jakinarazpen batean, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera.
g) Jarduerarako lizentzia berriz definitzea.
h) Biltoki edo txabisketako erabiltzeko egokitzen diren lokaletarako txosten eta lizentziak.
i) Erantzukizuneko aitorpena.
2. artikulua. 2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menean ez dauden jardueren gaineko zerbitzu teknikoei eta administratiboei dagokienez, zergapeko egintza honako kasu hauetan sortzen da:
a) Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia.
b) Erabilera aldatzeko lizentzia.
c) Txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota alde batek eskaturik jardueraren titulartasunaren datuak aldatu direlako jakinarazpen batean, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera.
d) Biltoki edo txabisketako erabiltzeko egokitzen diren lokaletarako txosten eta lizentziak.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Lizentzia noiz eskatzen den, orduan sorraraziko da tasa. Ez da ordaindu beharko interesdunak eskabideari uko egiten badio Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.
Tarifak
5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. 2. artikuluan zerrendatzen diren jardueren gaineko lizentziak eskuratu nahi dituztenek eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.
7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.
8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.
Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, alta eman nahi dutenek aldez aurretik lizentzia eskuratu beharko dute.
9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.
Arau-hausteak
10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.
–Prozedura arruntaren bidez edo abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduan ezarritako prozedura automatikoaren bidez emandako lizentzia bakoitzeko: 218,65 euro.
II. epigrafea.–Jarduera sailkaturako lizentzia.
–Prozedura arruntaren bidez edo abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduan ezarritako prozedura automatikoaren bidez jarduera sailkatua irekitzeko emandako lizentzia bakoitzeko: 555,75 euro.
–Handitzeak, birkalifikatzeak eta txosten teknikoak, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, jardueraren titulartasuna datuak aldatu direla jakinaraztean titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera: 277,87 euro.
III. epigrafea.–Jarduera kaltegabeetarako lizentzia.
–Erabilera aldatzeko lizentzia bakoitza: 175,06 euro.
–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 175,06 euro.
–Txosten tekniko bakoitzeko, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota alde batek eskaturik jardueraren titulartasunaren datuak aldatu direlako jakinarazpen batean, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen arautegia bai instalazioen egoera: 87,55 euro.
IV. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia berriz definitzea.
–Lizentzia berriz definitzen den aldiro: 555,75 euro.
V. epigrafea.–Txabisketako erabiltzeko egokitzen diren lokaletarako txosten eta lizentziak.
–Txabiskeen gaineko txosten eta lizentziak: 21,11 euro.
10. ORDENANTZA
ORDENANTZA, ORDEZKO BETEARAZPENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza
2. artikulua. 1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea da:
a) Ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak kentzea eta garbitzea, baldin eta lur edo lokalen jabeek, okupatzaileek –edo pilaketaren arduradunek– kentzeko agindua bete nahi ez edo horren aurka egiten badute.
b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.
c) Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak, herritar soilek eraginak.
2. Interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik edo ordena publikoa, segurtasuna, osasungarritasuna edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sorraraztea ekarriko dute, nahiz eta zerbitzua ez izan interesdunek eskatua.
3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu bat kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta bertze bitarteko partikular batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.
Tasaren sortzapena
4. artikulua. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua egiten den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:
a) Zerbitzua egin beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.
b) Halakorik bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.
c) Espresuki egindako betearazpen erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.
Zerga-oinarria
6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarri:
a) Betearazpen aginduak: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.
b) Ordezko betearazpena: egin den betearazpenaren kostu osotik heldu dena.
Karga tasa
7. artikulua. a) Betearazpen agindua: karga-tasa izanen da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako ezarritako karga-tasa gehi hirigintzako lizentzien tasetarako ezarritakoa (izan ere, betearazpen aginduak ez daude lizentziei loturik, eta, hortaz, ez dute EIOZ pagatzen).
b) Ordezko betearazpena: gastuak guztira zein diren jakinda, haren gainean %122 aplikatuko da kuota ezartzeko.
Kudeaketa arauak
8. artikulua. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza fiskal orokorrean agintzen den gisara. Obrak burututakoan, tasak likidatuko dira eta soberakinik bada, eskatu edo bihurtuko dira.
Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzuleen artean zatitu edo banatzea, edo erabiltzaile nahiz errentari gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.
Arau-hausteak eta zehapenak
9. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa goiti-beheiti, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iragarkiaren kodea: L1602452
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
