1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
22/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Adituen Batzordearen osaera aldatzen duena.
Osasuneko kontseilariaren apirilaren 8ko 48/2015 Foru Aginduaren bidez, Haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Adituen Batzordea sortu zen.
Izendapen berriek eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren onespenaren ondoriozko egiturako aldaketek behartzen dute batzorde horretako kideen izendapena aldatzera.
Bestaldetik, erabiltzailearendako zerbitzuen orientazioa hobetzeko eta Nafarroako 2014-2020 Osasun Planean aurreikusitakoaren arabera, Osasun Departamentuak bidezkotzat hartu du herritarren ordezkariak sartzea prozesu asistentzialak hobetzeko eratzen diren zenbait batzorde teknikotan.
Hori dela eta, eta osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzearren Osasuneko kontseilariak 1990eko urtarrilaren 12an emandako Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkotzat jotzen da Haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Adituen Batzordearen osaera aldatzea eta, horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Adituen Batzordearen osaera aldatzea, hemendik aurrera honako kide hauek osatuko baitute:
–Manuel Montesino Semper jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala, batzordeburu arituko dena.
–Jesús Alfredo Martínez Larrea jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko kudeatzailea.
–Cristina Ibarrola Guillen andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzaren Eraginkortasun eta Segurtasunerako Zerbitzuko burua.
–Mª Jesús Condón Huerta andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Errehabilitazio Zerbitzuko burua.
–Eugenia Yoldi Petri andrea, Nafarroako Ospitaleguneko pediatriako sendagile espezialista.
–Yolanda Fonseca Urtasun andrea, Haurren Hartutako Kalte Zerebraleko Hiru Hamabi elkartearen ordezkaria.
–Mercedes Ferro Montiu andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Soziosanitarioko Ataleko burua, Batzordeko idazkari lanetan arituko dena.
2. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igortzea eta interesdun guztiei jakinaraztea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko otsailaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1602614