52. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa Udal Planean, Ororbiako UE-2 unitateari dagokionez. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak azaroaren 4an eman 12E/2016 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi da Oltza Zendeako Udal Planean Ororbiako UE-2 unitateari dagokionez aldaketa egiteko espedientea, Juan Jesús San Martín eta Francisco Garcíak sustatua. 2016ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ean.

Hirigintzako araudia argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatuari jarraikiz, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2016ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

1. Hortaz, UE-2 unitatea iraungi da, eta jabetzak honela gelditu dira: eraikin finkatua lehena eta hiri lurzoru era berean finkatua eta haientzat Udal Planean ezartzen diren parametroei lotua.

Hala, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoarekin bat,

–Egiturazko determinazioak:

  • Sailkapena: hiri lurzorua.
  • Kategoria: finkatua.
  • Erabilera orokorra: bizitegia.

–Determinazio xehakatuak:

  • Oltza Zendeako Udal Planean bizitegi erabilerako hiri lurzorurako ezarritakoak.

Iragarkiaren kodea: L1602752