2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARLEGI
2016ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena
Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2015eko abenduaren 23an egin bilkuran, ondoko erabakiak hartu zituen:
1. Hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorra, eta hura betearazteko oinarriak.
2. Hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta jendaurrean edukitzea, legeak ezartzen dituen baldintzetan.
Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Arlegin, 2016ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, José Lázaro Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1602780