2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
Hirigintzako hitzarmena jendaurrean
Andosillako Udaleko alkate udalburuak, martxoaren 3an, 051/2016 Ebazpena eman zuen, eta haren bidez jendaurrean jarri zen Andosillako Udalaren eta Bodegas Alore, S.L. merkataritzako enpresaren arteko hirigintzako hitzarmenaren proposamena, industriako edo hirugarren sektoreko jarduera bat ezartzeak ukitutako lurren ehuneko 10ari dagokion aprobetxamendua baloratzeari buruzkoa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.
Andosillan, 2016ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1602687