2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2016ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Zuñigako Udalak, 2016ko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Zuñigan, 2016ko martxoaren 7an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L1602777