2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2016ko martxoaren 4an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda, eta –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz– espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, 15 egun balioduneko epean, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta haren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendabian, 2016ko martxoaren 4an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1602778