2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MELIDA
2016ko aurrekontuak. Behin betiko onespena
Melidako Udalak, 2015eko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, 2016. urteko aurrekontu arrunta onetsi zuen hasiera batez.
Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo da Udalaren 2016ko aurrekontua; eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da kapitulutan laburtuta.
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 197.307,00 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 8.000,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 69.300,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 447.478,10 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 625.536,50 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 20.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.367.621,60 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria gastuak: 219.100,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 700.525,79 euro.
III. kapitulua.–Finantza gastuak: 3.000,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 62.166,79 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 349.829,02 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 33.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.367.621,60 euro.
Melidan, 2016ko martxoaren 4an.–Alkatea, José María Sesma Aznarez.
Iragarkiaren kodea: L1602734