52. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Agorretako 28. poligonoko 7. lurzatiaren kudeaketa hitzarmena. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Akerbeltz, S.L.k planteatu hirigintza aprobetxamenduaren lagapena eskudirutan gauzatzeko kudeaketa hitzarmena, Agorretako 28. poligonoko 7. lurzatiaren gainekoa.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, 2016ko martxoaren 4an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1602754