75. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

21/2016 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Osasuneko kontseilariak emana, Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko egitura organikoa ezartzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, aditzera ematen du erakundearen egitura osatuz joanen dela osasun laguntzaren arloan, eta, horretarako, dagokion mailako araudiko xedapenak emanen direla.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du osasun laguntzako zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura berriak argi eta garbi bereizten ditu, batetik, goi zuzendaritza, organo zentraletan datzana, eta, bestetik, egitura periferikoa, osasun zentroen kudeaketa bere gain hartzen duena (Nafarroako Ospitalegunea, Osasun Mentala, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak).

Orobat, osasun laguntzaren osotasuna bermatzeko xedearekin, Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailetza integratua berreskuratu da, eta haren menpe egonen dira Reina Sofía Ospitalea eta Tuterako Osasun Barrutiko oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroak.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak dauden baliabideak berregituratzea proposatu du, etorkizun hurbileko lehentasun, helburu eta ekintzetara egokitzea bermatzeko, osasun laguntzako prozesu osoari arreta emanez.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

1. artikulua. Foru aginduaren xedea.

Foru agindu honen xedea da Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko egitura ezartzea, Tuterako Reina Sofía Ospitalearen zereginak eta oinarrizko osasun laguntzaren arlokoak hobeki garatzeko.

2. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuaren egitura.

1. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren menpe jardunen du, eta Tuterako Osasun Barrutiari dagozkion oinarrizko osasun laguntzako langileak eta baliabideak biltzen ditu.

2. Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuak bere egituran zentro hauek ditu:

a) Tuterako Ekialdeko OOLT.

b) Tuterako Mendebaldeko OOLT.

c) Corellako OOLT.

d) Cintruenigoko OOLT.

e) Valtierra-Cadreitako OOLT.

f) Cascanteko OOLT.

g) Buñuelgo OOLT.

3. Aurreko atalean zehazten diren oinarrizko osasun laguntzako taldeek egitura organiko hau dute:

a) Tuterako Ekialdeko OOLT: Tuterako Ekialdeko OOLTko zuzendaria, Tuterako Ekialdeko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Tuterako Ekialdeko OOLTko Administrazio Unitateko burua.

b) Tuterako Mendebaldeko OOLT: Tuterako Mendebaldeko OOLTko zuzendaria, Tuterako Mendebaldeko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Tuterako Mendebaldeko OOLTko Administrazio Unitateko burua.

c) Buñuelgo OOLT: Buñuelgo OOLTko zuzendaria, Buñuelgo OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Buñuelgo OOLTko Administrazio Unitateko burua.

d) Cascanteko OOLT: Cascanteko OOLTko zuzendaria, Cascanteko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Cascanteko OOLTko Administrazio Unitateko burua.

e) Corellako OOLT: Corellako OOLTko zuzendaria, Corellako OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Corellako OOLTko Administrazio Unitateko burua.

f) Valtierra-Cadreitako OOLT: Valtierra-Cadreitako OOLTko zuzendaria, Valtierra-Cadreitako OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Valtierra-Cadreitako OOLTko Administrazio Unitateko burua.

g) Cintruenigoko OOLT: Cintruenigoko OOLTko zuzendaria, Cintruenigoko OOLTko Erizaintza Unitateko burua, Cintruenigoko OOLTko Administrazio Unitateko burua.

3. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruaren eginkizunak.

1. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruak eginkizun hauek ditu:

a) Eremu jakin batean osasun laguntzako zereginak eta osasun laguntzaz kanpokoak zuzendu, koordinatu, planifikatu eta gauzatzea, atxikitzen zaizkion baliabideen bidez.

b) Bere menpeko zentroen jarduerak zuzentzea, prebentzioari, sendaketari eta errehabilitazioari dagokienez, Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuari atxikitako langileen eta baliabideen bitartez.

c) Osasun laguntzako prozesu integratuen kudeaketa ezartzea dagokion eremuan, bai eta lehentasuna duten paziente mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.

d) Laguntzaren prozesuaren jarraitutasuna bermatzeko behar diren jarduketak betetzea, Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialarekin eta gainerako osasun zentroekin koordinatuta.

e) Bertaratu beharrik gabeko sail arteko kontsulten, erresoluzio handiko zirkuituen eta osasun laguntza emateko definitzen diren beste modu batzuen plangintza operatiboa dagokion eremura egokitzea.

f) Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza Hobetzeko Plana sustatzea Tuterako Osasun Barrutiko osasun eskualde oinarrizkoetan osotara gara dadin.

g) Tuterako Osasun Barrutiaren esparruan garatzea Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Estrategia, Estrategia Soziosanitarioa eta Osasun Planean aurreikusitako gainerako estrategiak.

h) Kalitate zientifiko-teknikoaren, eragimenaren eta segurtasunaren eta erabakitzeko ahalmenaren hobekuntza sustatzea oinarrizko osasun laguntzan.

i) Laguntza, irakaskuntza eta ikerkuntzari lotutako jarduerei buruzko jarraibideen, prozeduren, funtzionamendurako arauen eta protokoloen proposamenak egin, hartu eta gomendatzea, haiek onesteko eta, onetsita direla, haiek administratzea, betiere horietan esku hartzen duten profesionalen eskumena, erantzukizuna eta berezko autonomia galarazi gabe.

j) Burutzaren helburuen proposamenak, jarduketak eta urteko txostena prestatzea.

k) Zentro edo zerbitzuetako zuzendaritza edo arduradun hierarkikoekin laguntzaren kalitatea hobetzeko helburuak eta mota guztietako baliabideen beharrak ezartzea, Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari igortzeko.

l) Bere eginkizunen esparruan, unitateetako arduradunak ebaluatzea, eta emaitzen berri ematea.

m) Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari aholku ematea modu iraunkorrean.

n) Osasun Administrazioaren ordezkari izatea eskualde oinarrizkoetako Osasun Kontseiluetan, haien funtzionamendua bultzatzeko.

ñ) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, bere menpeko langileei dagokienez.

o) Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

4. artikulua. Zuzendaritza Mediko-Asistentzialaren egitura.

Zuzendaritza Mediko-Asistentzialak bere egituran zerbitzu, atal eta unitate funtzional hauek ditu:

a) Barne Medikuntza Zerbitzua.

b) Traumatologia Zerbitzua.

c) Kirurgia Orokorraren Zerbitzua.

d) Anestesia eta Konorteratze Zerbitzua.

e) Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua.

f) Larrialdi Zerbitzua.

g) Pediatria Zerbitzua.

h) Barne Medikuntza Atala.

i) Errehabilitazio Atala.

j) Osasun Mentaleko Atala.

k) Urologia Atala.

l) Oftalmologia Atala.

m) Emakumearen Laguntzarako Atala.

n) Erradiologia Atala.

ñ) Laborategi Atala.

o) Farmazia Atala.

p) Otorrinolaringologia Unitatea.

q) Medikuntza Prebentiboko Unitatea.

5. artikulua. Reina Sofía Ospitaleko zerbitzuburuen eta atalburuen eginkizunak.

1. a) Reina Sofía Ospitaleko zerbitzuburu eta atalburuei eremu jakin batean osasun laguntzako zereginak eta osasun laguntzaz kanpokoak zuzendu, koordinatu, planifikatu eta gauzatzea dagozkie, atxikitzen zaizkien baliabideen bidez.

2. Horrez gain, zerbitzuburu eta atalburuek eginkizun hauek dituzte:

a) Zerbitzuaren eta/edo atalaren funtzionamendua zuzendu, planifikatu, bultzatu eta ebaluatzea, osasun laguntzako maila gorena lortzeko.

b) Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialak ezarritako jarraibideak, arauak eta helburuak bete eta betearaztea.

c) Zuzendaritza Asistentzialari aholku ematea etengabe, bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatuz.

d) Zuzendaritza Asistentzialarekin elkarlanean aritzea kudeaketa klinikoaren helburuak prestatzen, jarraitzen eta ebaluatzen.

e) Kontsulten, proba osagarrien eta ebakuntzen programazioa koordinatu, planifikatu eta harrera zerbitzuari aurkeztea euskarri administratibo edo informatikoetan, ezarritako epeetan, Zuzendaritza Asistentzialak osasun laguntzako jarduerak programatzeko emandako jarraibideekin bat.

f) Pazientearentzako osasun laguntza osoari dagozkion prozedurak, protokoloak eta funtzionamendu arauak ezarri eta administratzea.

g) Ospitaleko zerbitzu eta atalekiko eta Tuterako Osasun Barrutiko osasun zentroekiko harremanak koordinatzea, eta osasun laguntzako prozesu integratuen kudeaketa ezartzea dagokion eremuan, bai eta paziente mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.

h) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.

i) Zuzendaritza Asistentzialak edo Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

6. artikulua. Barne Medikuntza Zerbitzuaren egitura.

Barne Medikuntza Zerbitzuak Barne Medikuntza Atala du bere egituran, eta espezialitate hauek ditu bere zerbitzu zorroan:

a) Etxeko ospitalizazioa.

b) Neurologia.

c) Kardiologia (Nafarroako Ospitaleguneko Arlo Kliniko Kardiologikoari lotua).

d) Endokrinologia.

e) Digestio aparatua.

f) Hematologia (Laborategi Atalari lotua).

g) Erreumatologia.

h) Nefrologia eta Hemodialisia.

i) Dermatologia.

j) Onkologia medikoa (Nafarroako Ospitaleguneko Onkologia Arloari lotua).

k) Alergologia (Nafarroako Ospitaleguneko Alergologia Zerbitzuari lotua).

l) Geriatria eta Ortogeriatria Unitatea.

7. artikulua. Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuaren egitura.

Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuak Emakumearen Laguntzarako Atalak du bere egituran.

8. artikulua. Osasun Barrutiko Larrialdi Zerbitzuaren egitura.

Larrialdi Zerbitzuak prestazio eta baliabide hauek ditu:

a) Ospitaleko larrialdiak.

b) ZIU mugikorra.

c) Ospitalez kanpoko larrialdietarako zerbitzu arrunta.

9. artikulua. Osasun Barrutiko Osasun Mentaleko Atalaren prestazioak eta baliabideak.

Osasun Mentaleko Atalak prestazio eta baliabide hauek ditu:

a) Osasun mentaleko zentroa.

b) Eguneko ospitalea.

c) Ospitalizazio psikiatrikoaren unitatea.

10. artikulua. Laborategi Atalaren prestazioak eta baliabideak.

Laborategi Atalak prestazio eta baliabide hauek ditu:

a) Analisi klinikoak.

b) Anatomia patologikoa.

c) Mikrobiologia.

d) Hematologia (Barne Medikuntza Zerbitzuari lotua).

11. artikulua. Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuaren egitura.

Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuak bere egituran Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Atala eta erizaintza unitate hauek ditu:

a) Errehabilitazioko, Irakaskuntzako, Zainketen Garapen eta Berrikuntzako eta Kudeaketarako Laguntzako Erizaintza Unitatea.

b) Ospitalizazio Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Unitatea.

c) Ospitalizazio Medikoko Zainketen eta Etxeko Ospitalizazioko Erizaintza Unitatea.

d) Emakume, Nerabe eta Haurren Ospitalizazioko Zainketen eta Osasun Mentaleko Zainketen Erizaintza Unitatea.

e) Laborategiko eta Dialisiko Zainketen Erizaintza Unitatea.

f) Kanpo-Kontsultetako Zainketen eta Eguneko Ospitale Medikoko eta Onkohematologikoko Erizaintza Unitatea.

g) Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Unitatea.

h) Erditzeen eta Zeladoreen Erizaintza Unitatea.

i) EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko I. Erizaintza Unitatea.

j) EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko II. Erizaintza Unitatea.

k) Erradiodiagnostikoko eta Farmaziako Erizaintza Unitatea.

12. artikulua. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko buruaren eginkizunak.

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko buruaren ardura izanen dira atalaren funtzionamendua eta oinarrizko osasun laguntzako erizaintza baliabideen koordinazioa, eta, horrez gain, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Oinarrizko osasun laguntzako erizaintza unitateen funtzionamendua koordinatu eta ebaluatzea.

b) Langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.

c) Erizaintzako langileek osasun eta gizarte zainketen arloan betetzen dituzten jarduerak (arreta, irakaskuntza eta ikerketakoak) sustatu eta ebaluatzea, osasun laguntzako bi mailetako erizainentzako prestakuntza programa bateratuak diseinatuz.

d) Oinarrizko mailako etxeko arreta eta arreta soziosanitarioa sustatzea.

e) Erizaintzako langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak kudeatu eta koordinatzea.

f) Koordinazio mekanismoak sustatu eta ezartzea, oinarrizko osasun laguntzako erizainen eta laguntza espezializatuko erizainen artean estrategiak garatuz, laguntza prozesu guztietan zainketen jarraitutasuna lortzeko.

g) Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

2. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruaren menpe egonen da funtzionalki, oinarrizko osasun laguntzako baliabideen kudeaketa homogeneoa bermatzeko eta Osasun Planean, Tuterako Osasun Barrutiko oinarrizko osasun laguntzaren eremuan, agertzen diren hobekuntza planak eta estrategiak gauzatzeko.

13. artikulua. Erizaintza unitateetako buruen titularren eginkizunak.

1. Erizaintzako unitateetako buruen ardura izanen dira unitatearen funtzionamendua eta hari atxikitako baliabideen koordinazioa, eta, horrez gain, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Unitatearen funtzionamendua eta unitateko langileen jarduera zuzendu, planifikatu, bultzatu eta ebaluatzea, laguntza maila gorena lortzeko.

b) Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak ezarritako zuzentarau eta jarraibideak bete eta betearaztea.

c) Erizaintzako langileen jarduerak (osasun laguntzakoak eta zainketetakoak) sustatu eta ebaluatzea.

d) Erizaintzako langileak koordinatzea, eta irizpideen batasuna bermatzea pazienteen zainketaren eta osasun laguntzaren alderdi garrantzitsuenetan.

e) Pazientearentzako osasun laguntza osoari dagozkion prozedurak, protokoloak eta funtzionamendu arauak ezarri eta administratzea.

f) Erizaintzako langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak koordinatzea.

g) Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuari aholku ematea etengabe, bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatuz.

h) Osasun Barrutiko Kudeatzailetzarekin elkarlanean aritzea kudeaketa klinikoaren helburuak formalizatzen eta ebaluatzen.

i) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.

j) Tuterako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko buruak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

14. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren egitura.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak bere egituran atal hauek ditu:

a) Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Atala.

b) Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Atala.

c) Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atala.

d) Tuterako Osasun Barrutiko Kontabilitatearen, Aurrekontuen eta Fakturazioaren Atala.

15. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Atalaren eginkizunak.

Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Tuterako Osasun Barrutiko eraikin, ekipo eta instalazioen kontserbazioa eta funtzionamendu egokia ziurtatzea.

b) Ibilgetuaren eta ekipamenduaren mantentze prebentibo eta zuzentzailerako programak gauzatzea.

c) Instalazioen segurtasun industriala kudeatzea.

d) Eraikinak, instalazioak eta ekipamendua mantentzeko kontratuak kudeatzea.

e) Tuterako Osasun Barrutian egiten diren obrak kontrolatu eta kudeatzea.

f) O-NOZeko Azpiegitura Zerbitzuarekin koordinatzea kontratu zentralizatuak eta obrak egiteko.

g) Bere atalari esleitutako aurrekontuko kontu-sailen jarraipena.

h) Bere atalari esleitutako kontu-sailetan, aurrekontuaren 2. kapituluko elementuen kudeaketa administratiboa.

i) Aholku ematea ekipamendu mediko edo informatikoaren edo altzarien erosketei buruz.

j) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari.

k) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.

l) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

16. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Atalaren eginkizunak.

Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Tuterako Osasun Barrutiko zentroetako ostalaritza-zerbitzuak kudeatzea.

b) Ostalaritzari lotutako kontratuak eta, oro har, gainerako kontratuak kudeatzea, beste atal batzuek berariaz kudeatzen dituztenak salbu.

c) O-NOZeko Zerbitzu Zentralekin koordinatzea lehiaketa zentralizatuak egiteko.

d) Bere atalari esleitutako aurrekontuko kontu-sailen jarraipena.

d) Bere atalari esleitutako kontu-sailetan, aurrekontuaren 2. kapituluko elementuen kudeaketa administratiboa.

f) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari.

g) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.

h) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

17. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalaren eginkizunak.

Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Horniketa eragiketak eta horiek Tuterako Osasun Barrutiko laguntzako unitateetan nola banatzen diren kudeatzea.

b) Hornitzaileei egin beharreko eskabideak programatu eta egitea.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea erosketen lehiaketa zentralizatuak kudeatzeko.

d) Biltegiko mugimenduen gaineko txostenak egitea kostuak aztertzeko.

e) Kontsumoen edo erosketei edo biltegiei buruzko bestelako datuen berri ematea biltegiko produktuak jasotzen dituzten unitateei.

f) Biltegien datu-baseak eguneraturik mantentzea.

g) Etengabe eguneraturik egotea erosketak eta biltegiak kudeatzeko erabiltzen diren programa informatikoen gainean.

h) Bere atalari esleitutako aurrekontuko kontu-sailen jarraipena.

i) Ekipamendu medikoaren eta altzarien erosketen kudeaketa administratiboa, bai ospitalean egindakoena bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan modu zentralizatuan egiten direnena.

j) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari.

k) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.

l) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

18. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalaren egitura.

Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalak Tuterako Osasun Barrutiko Biltegi Unitatea du bere egituran.

19. artikulua. Biltegi Unitatearen eginkizunak.

Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Erosgaiak jaso eta biltegiratzea.

b) Tuterako Osasun Barrutiko unitateen eskabideak prestatzea.

c) Reina Sofía Ospitaleko unitateetako biltegitxoak kudeatzea.

d) Biltegiko mugimendu guztien kudeaketa administratiboa, bai eskuzkoa bai administratiboa.

e) Biltegiari atxikitako langileak antolatzea.

f) Etengabe eguneraturik egotea erosketak kudeatzeko erabiltzen diren programa informatikoen gainean.

g) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atalari.

h) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.

i) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Ataleko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

20. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Kontabilitatearen, Aurrekontuen eta Fakturazioaren Atalaren eginkizunak.

Tuterako Osasun Barrutiko Kontabilitatearen, Aurrekontuen eta Fakturazioaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Tuterako Osasun Barrutiko kontabilitate analitikoa, finantzarioa eta aurrekontukoa kudeatzea.

b) Tuterako Osasun Barrutiko diruzaintza kudeatzea.

c) Tuterako Osasun Barrutian hirugarrenei egiten zaien fakturazioa kudeatzea.

d) Tuterako Osasun Barrutiko kudeaketa ekonomikoa egiteko behar diren kontabilitate eta aurrekontuko txostenak prestatzea.

e) Kontabilitateko dokumentazioa artxibatu eta zaintzea, legezko araudi aplikagarriaren arabera.

f) Ogasun Departamentuak Osasunekoan duen kontu-hartzailetza delegatuarekiko harremanak, Tuterako Osasun Barrutiko aurrekontuei, kontabilitateari eta diruzaintzari dagokienez.

g) Etengabe eguneraturik egotea Nafarroako Gobernuak kontabilitatea kudeatzeko erabiltzen dituen programa informatikoen gainean.

h) Bere eskumeneko gaiei buruzko aholkularitza teknikoa ematea Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari eta Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari.

i) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, aplikatu behar den araudiaren arabera, bere menpeko langileei dagokienez.

j) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

21. artikulua. Profesionalen Zerbitzuaren egitura.

Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuak bere egituran atal eta unitate hauek ditu:

a) Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atala.

b) Tuterako Osasun Barrutiko Langileen Kontrataziorako Atala.

c) Tuterako Osasun Barrutiko Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Unitatea.

22. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalaren eginkizunak.

Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Langileen erregistro integratua, espediente pertsonalak, plantilla organikoa eta langileen zerrenda irekitzea, mantentzea eta eguneratzea.

b) Gai hauetako espedienteak tramitatzea: jabetza hartzea, lekualdaketak, lanaldia murriztea, baimenak eta, oro har, egoera administratiboak.

c) Barne mugikortasuneko prozedurak eta langileria arloko eskaerak tramitatzea Tuterako Osasun Barrutian.

d) Aginte-koadroak eta langileen arloko estatistikak prestatzen laguntzea.

e) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

23. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Langileen Kontrataziorako Atalaren eginkizunak.

Tuterako Osasun Barrutiko Langileen Kontrataziorako Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Aldi baterako langileen kontratazioa ezarrita dagoen aldi baterako prozeduraren bitartez formalizatzea, deiak kudeatuz eta aldi baterako kontrataziorako indarra duten zerrenden jarraipena kontrolatuz.

b) Aginte-koadroak eta langileen arloko estatistikak prestatzen laguntzea.

c) Lan harremanari buruzko dokumentazioa tramitatzea.

d) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

24. artikulua. Tuterako Osasun Barrutiko Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Unitatearen eginkizunak.

Tuterako Osasun Barrutiko Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nominak, gizarte aseguruak, aurreikuspen sozialeko sistemak, osasun laguntza, langileen prestazio ekonomikoak eta gai horien inguruko dokumentazio guztia tramitatu eta kudeatzea.

b) I. kapituluaren kontrolean eta segimenduan laguntzea.

c) Aldi baterako ezintasunaren ondoriozko alta eta bajako agiriak tramitatzea, bai eta horien jarraipena eta kontrola egitea ere.

d) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

25. artikulua. Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuaren egitura.

Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzua osasun laguntzakoa da, eta bere egituran unitate hauek ditu:

a) Kudeaketa Administratiboaren eta Kodetzearen Unitatea.

b) Gizarte Lana eta Pazienteen Arretarako Unitatea.

26. artikulua. Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuaren eginkizunak.

Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Zerbitzuari atxikitako baliabideen funtzionamendua zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

b) Pazienteen harrera prozesuak kudeatu, programatu eta erregistratzea, bai ospitalizazio araubidean bai laguntza anbulatorioan.

c) Eskaera kirurgikoa, eguneko ospitalekoa, etxeko ospitalizaziokoa, kontsultena eta miaketa osagarriena kudeatzea, eta bidezkotzat jotzen dituen hobekuntza ekintzak proposatzea.

d) Programazio kirurgikoa egitea: aurreikusitako programazio kirurgikoa prestatzea, baieztatzea, berrestea eta hedatzea.

e) Ebakuntzak kudeatzea: egindako prozedura kirurgikoen eta pazienteen oinarrizko datuak jaso, mantendu eta hedatzea.

f) Larrialdietan emandako laguntza ezagutu eta kudeatzeko behar diren oinarrizko datu gutxienekoak jaso eta mantentzea.

g) Beste osasun zentro batzuetara egiten diren erien lekualdatzeak programatu eta kudeatzea.

h) Kanpoko kontsulten eta zerbitzuen agenden egitura programatzea, hitzorduak kudeatzea eta kanpoko kontsulten eta zerbitzuen jarduera erregistratzea.

i) Dokumentazio klinikoekin eta harrerekin zerikusia duten administrazio lanak planifikatu, koordinatu eta gainbegiratzea.

j) Ospitaleko historia klinikoaren mugimenduak eta maileguak baimendu eta betearaztea, horren lokalizazioa eguneratuta izatea, horren erabilgarritasuna bermatzea, konfidentzialtasuna bermatzea eta dokumentazioa eskuratzen laguntzea.

k) Historia klinikoak formatu ezberdinetan sortu, kontserbatu eta mantentzen direla baimentzea, planifikatzea eta betearaztea.

l) Etengabe hobetu daitezkeen arloak identifikatzea, eta ospitalean laguntza jasotzearen ondorioz pazienteek duten gogobetetze-maila ezagutzea.

m) Pazienteei eta horien ingurukoei laguntza soziosanitario egokia ematen zaiela bermatzea, atzematen diren behar soziosanitarioak identifikatu eta kudeatuz.

n) Datuen Oinarrizko Multzo Gutxienekoan dauden datuak kodetu, landu, baliozkotu eta hedatzea, eta pazienteak sailkatzeko indarra duen sistemarekin elkartzea.

ñ) Jarduera asistentziala kodetzeko programak koordinatu, ebaluatu eta hartarako laguntza teknikoa ematea.

o) Kodetze eta multzokatze prozesutik ateratzen den informazioa berreskuratu, aztertu eta zabaltzea, indarra duen pazienteen sailkapen sistemaren arabera.

p) Jarduera asistentzial guztiaren erregistroa eta ustiapena egitea, eta Tuterako Osasun Barrutiko aginte-koadroa prestatu, mantendu eta zabaltzea.

q) Aurrekoekin loturik Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

27. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren eta Kodetzearen Unitatearen eginkizunak.

Kudeaketa Administratiboaren eta Kodetzearen Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ospitaleko jarduera programazioaren eta eskaeraren kudeaketa administratiboa zuzentzea.

b) Ospitaleko harrera eta alta prozesuaren kudeaketa administratiboa koordinatzea.

c) Ospitaleko dokumentazio eta artxibo prozesuaren kudeaketa administratiboa zuzentzea, bai eta informazioa erregistratu, mantendu eta ustiatzeko prozesuarena ere.

d) Datuak jardueraren informazio sistemetan sartu eta ustiatzeko kudeaketa administratiboa koordinatzea, bai eta eskaeraren, itxaron zerrenden eta ospitaleko aginte-koadroaren kudeaketa ere.

e) Zuzendariordetzari atxikitako zerbitzuen funtzionamendua zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

f) Aurrekoekin loturik Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion bestelako eginkizunak.

28. artikulua. Gizarte Lana eta Pazienteen Arretarako Unitatearen eginkizunak.

Gizarte Lana eta Pazienteen Arretarako Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Pazienteen eskubide eta betebeharrak betetzen diren begiratzea; informazioa emanen die eta pazienteek osasun laguntzaren arloan dituzten kezkak eta beharrak jasoko ditu.

b) Berrikuntzarako eta antolaketa aldatzeko proiektuak bultzatzea, Tuterako Osasun Barrutian pazienteentzako arreta hobea izan dadin.

c) Herritarrek osasun zerbitzu eta prestazioei buruzko informazioa lortzeko bidea hobetzea, eta herritarren arretarako arauak, tramiteak eta administrazio prozedurak mantentzea.

d) Zerbitzuen eskaerak eta herritarrek aurkezten dituzten kexak eta erreklamazioak aintzat hartzea, Tuterako Osasun Barrutiko osasun laguntzako zerbitzuen eta osasun laguntzaz kanpokoen funtzionamenduarekin loturik.

e) Herritarren eskaerak aintzat hartzea, informazioaren eta historia klinikoaren gaineko eskubideei dagokienez.

f) Herritar bakoitzari dagozkion estaldura mailari, profesionalei eta/edo erreferentzia zerbitzuei, mediku orokorrari eta pediatrari buruzko informazioa kudeatzea eta etengabe eguneratuta edukitzea.

g) Ingresatutako pertsonaren eta bere sare sozial hurbilen alderdi psikosozialei arreta ematea, eritasuna/istripua/beste egoera bat ez dadin bizi kalitatea eta autonomia murrizteko arrazoi izan, eta diziplina artekoa, bateratua eta kalitatezkoa den arreta ematea, zainketen eraginkortasuna eta jarraitutasuna bermatuz.

h) Zerbitzuen eta arloen kudeaketan laguntzea, aldagai sozialak ekarriz edo arretaren puntu ahulak edo zailtasunak mugatuz, datu klinikoetatik haratago.

i) Osasun zerbitzuetan arreta jasotzen dutenen arrisku sozio-sanitarioko egoerak eta beharrak garaiz atzematea, haien egoerak kontuan hartuta: mendekotasuna, izaera kronikoa, desgaitasuna, hiltzeko prozesuak eta heriotza, eta helduen eta adingabeen zaurgarritasuna/hauskortasuna.

j) Pertsonari eta bere familiari/ingurukoei laguntzea planak ospitaleko altaren arabera moldatzen, zainketen jarraipena errazteko.

k) Diagnostiko sozio-sanitarioa prestatzea.

l) Arreta jaso duen pertsonaren balorazio sozio-familiarra aurkeztea diziplina arteko taldeari.

m) Tratamendu sozio-sanitarioa, banakakoa eta/edo familiakoa, gauzatzea.

n) Ospitale barneko eta kanpoko koordinazioa ezartzea.

ñ) Pertsona bakoitzak behar dituen baliabideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkuak ematea, informazioa eskuratzeko bide eta zirkuituak erraztuz, eta eskubide eta beharrak azalduz.

o) Tratamendu sozio-sanitarioa errazten duten baliabide eta/edo prestazioak lortzeko modua kudeatzea.

p) Deribazioa ezartzea lan sozio-sanitarioaren txostena jaso ondoren.

q) Prestakuntza eta ikerketa sustatzea bere eskumenen esparruan.

r) Aurrekoekin loturik Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuaren titularrak agintzen dizkion bestelako eginkizunak.

Lehen xedapen gehigarria.–Ama-haurren arloko Erizaintza eta Irakaskuntza Unitateari atxikitako zeladoreen mendekotasun organikoa eta funtzionala.

Mendekotasun organikoa gorabehera, Erditzeen eta Zeladoreen Erizaintza Unitateari atxikitako zeladoreak zer unitatetan egiazki lan egiten duten, erizaintza unitate horretako buruaren menpean egonen dira funtzionamenduaren eta antolamenduaren aldetik.

Bigarren xedapen gehigarria.–Zerbitzu, atal eta unitateak sortzea eta kentzea.

1. Ondoko hauek sortzen dira Tuterako Osasun Barrutian: Traumatologia, Anestesia eta Konorteratze Zerbitzua, Kirurgia Orokorraren Zerbitzua, Larrialdi Zerbitzua, Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzua, Osasun Mentaleko Atala, Oftalmologia Atala, Laborategi Atala, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Atala, EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko II. Erizaintza Unitatea, Tuterako Osasun Barrutiko Kontabilitatearen, Aurrekontuen eta Fakturazioaren Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Langileen Kontrataziorako Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Unitatea, Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Atala, Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Atala, Kudeaketa Administratiboaren eta Kodetzearen Unitatea, Gizarte Lana eta Pazienteen Arretarako Unitatea.

2. Ondoko hauek amortizatzen dira: Tuterako Osasun Mentaleko Zuzendaritza, Traumatologia, Anestesia eta Konorteratze Atala, Kirurgia Orokorraren Atala, Larrialdi Atala, Oinarrizko Osasun Laguntzako Erizaintza Atala, Larrialdietako buru klinikoaren lanpostua, Reina Sofía Ospitaleko Harrera Atala, Reina Sofia Ospitaleko Azpiegituren Mantentze-lanen Atala, Reina Sofía Ospitaleko Zerbitzu Orokorren Atala, Reina Sofia Ospitaleko Hornidura Atala, Reina Sofía Ospitaleko Eriaren Arretarako Unitatea, Harrerako Kudeaketa Administratiboaren Unitatea, Reina Sofía Ospitaleko Kontabilitate eta Fakturazio Unitatea, Reina Sofía Ospitaleko Langileriaren Araubide, Antolaketa eta Garapenerako Unitatea, Reina Sofía Ospitaleko Langileen Administraziorako Unitatea eta Reina Sofía Ospitaleko Ordainsarien Kudeaketarako Unitatea.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Izen aldaketa.

EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitatearen izena aldatzen da, hemendik aurrera EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko I. Erizaintza Unitatea baita.

Laugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

1. Foru agindu honetan izena aldatu ez zaien burutzen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.

2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitateko burua, EZBUko, Operazio Geletako eta Esterilizazioko II. Erizaintza Unitateko burua izanen baita.

–Reina Sofía Ospitaleko Ordainsarien Kudeaketarako Unitateko burua, Tuterako Osasun Barrutiko Ordainsariak eta Prestazioak Kudeatzeko Unitateko burua izanen baita.

–Reina Sofía Ospitaleko Azpiegituren Mantentze-lanen Ataleko burua, Tuterako Osasun Barrutiko Azpiegituren Mantentze-lanen eta Obren Ataleko burua izanen baita.

–Reina Sofía Ospitaleko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua, Tuterako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Kontratazioen Ataleko burua izanen baita.

–Reina Sofía Ospitaleko Hornidura Ataleko burua, Tuterako Osasun Barrutiko Horniduren eta Biltegien Ataleko burua izanen baita.

–Reina Sofía Ospitaleko Harrera Ataleko Kudeaketa Administratiboaren Unitateko burua, Harrera, Artxibo, Kodetze eta Herritarren Arretarako Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren eta Kodetzearen Unitateko burua izanen baita.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetzeak.

Indargabetzen da Osasuneko kontseilariaren 1992ko apirilaren 27ko Foru Agindua, Tuterako Osasun Barrutiari dagokionez, eta foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko otsailaren 24an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1603818