51. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Udal Planeko aldaketa, Azparrengo 37. poligonoko 34. lurzatiari dagokiona. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2016ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, aldaketa puntuala onetsi zuen, hasiera batean, Artzibarko Udal Planeko determinazio xehakatuetan (Azparrengo 34. poligonoko 37. lurzatia), M.ª Jesús Les Delgado andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikuluari dagokionez aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Artzibarren, 2016ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1602664